pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda2030 foroa: Klima eta energia planaren diagnostikoaren aurkezpena
22
Ira
2024

Agenda2030 foroa: Klima eta energia planaren diagnostikoaren aurkezpena

Irailak 26, osteguna, 18:00etan Agirre Etxeberrin

 

Energia-kontsumoari eta berotegi-efektuko gasen isurketari buruzko informazioarekin zerikusia duen diagnostikoa egin dugu dagoeneko. Gainera, etorkizuneko planaren ildo estrategikoak egituratzen hasi gara.

Planak idaztea trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari buruzko legeetan jasotako ezinbesteko lege-betekizuna da. Plan horietan, ondoko helburu hauek dituzten ekimenak  planifikatu behar dira:

  • Klima-aldaketa eragiten duten berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea.
  • Udalerria klima-aldaketaren ondoriozko aldaketetara egokitzea.

 

Zuekin partekatu nahi ditugu diagnostiko honen emaitza nagusiak eta, era berean, planaren diseinua lantzen hasi nahi dugu.

 

Horretarako, foroaren hurrengo bileran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:

  • Irailak 26 (osteguna)
  • 18:00-19:30
  • Agirre Etxeberrin

Espero dugu bileran bertan ikustea!

Albiste guztiak