Egileak: Aitor Casado eta Mar Torrijos.
Otsailaren 16an eskaini zuten emanaldian, jendea kanpoan geratu zenez, bigarren data bat hitzartu genuen gogotan geratu zirenei beste aukera bat ematearren eta nola ez berriz ikusi nahi dutenentzat ere.
Mongolian zehar egindako bidaiaren kronika ekarriko digute oraingoan, beren bidaien berri herritarrekin partekatzeko irrikaz dagoen bikoteak.
35 minutuko ikus-entzunezkoaren aurretik herrialdearen berri zabala eskainiko digute, ikus-entzuleak kokatu aldera, ondoren beraiek ikusi eta bizitakoa argazki eta bideoen bidez erakutsiz, musikaz lagundurik noski.
Eta ohiko galde-erantzunen txandaren ondoren, jolas egiteko aukera ere eskainiko digute.