Datorren irailaren 8an, "WORK it OUT" nazioarteko dantza-ekitaldia egingo da, Industria Ondarearen Europako Ibilbidea izeneko elkarteak (ERIH www.erih.net) antolatuta.
WORK it OUT-aren helburua industria ondarearen garrantzia zabaltzea da. Aurten, Legazpik ospakizun horrekin bat egin du, gure ondarea munduari erakusteko: Mirandaola, Chillida Lantokia eta Legazpiko beste hainbat gune interesgarri.
"WORK it OUT" ekitaldia urtero egiten da 2018tik. Bertan, Europako 15 herrialdetako 3.500 dantzarik baino gehiagok koreografia bera interpretatzen dute industria-ondare garrantzitsuagatik nabarmentzen diren hainbat tokitan.
Legazpik gaur grabatu du bideoa eta honen argazki eta zatitxo batzuk hemen dituzue ikusgai.
Informazio gehiago: