Agorreko Santikutz jaietan, irailaren 13an ostirala, gaueko 21:30ean egingo den Kantu Afariko ogitarteko eta edariak txartel bidez eskuratu beharko dira aurtengoan. Bi txartel mota daude salgai:
- Berdeak: 6€en truke. Txoripana eta edalontzia, nahi beste ardo beltza edo sagardoa edateko aukerarekin (18 urte gorakoentzat)
- Urdinak: 4€en truke. Txoripana eta ura.
Doinua Musika eskolak kudeatzen duen ekitaldi honetako jan-edarietarako txartelak Urbeltz, Gurrutxaga eta Laubide tabernetan salduko dira irailaren 11ra arte. Hala ere egunean bertan ere izango da txartelak eskuratzeko aukera, amaitzen diren arte.
Animatu eta parte hartu!