Ikatza Argazkilari Elkarteak eta Legazpiko Udalak antolatu duten “Batis Goikoetxea memoriala” Argazki Rallya datorren irailaren 15ean, igandean, jokatuko da.
Parte hartzaileak bi sailetan banatuko dira: gazteak eta helduak.
Azpimarratzekoa da edizio honetan Ikatzak gazteengana hurbildu nahi duela eta haur eta gazteen parte-hartzea sustatu nahi duela, 16 urte bete arte. Horretarako, kategoria honetan argazkiak gailu mugikorrekin egingo dira, horrela parte-hartzea errazten dela pentsatuz.
Gainera, izen-ematea doakoa izango da gazteen kategorian.
Ikusi argazki rallyaren oinarriak
Legazpiko argazki rallya IX. HERRIZ HERRI argazki rallyen Txapelketan barruan dago eta bertako sailkapenean puntuatzen du
Herriz Herri argazki rallyen txapelketa