Uztaileko argazkiaren inguruan…
Elbarrenako Mendiaraspe baserritik gertu ateratako argazkia, Urretxurako bidean. Gaur egun, Bergarako bidegurutzean dagoen gurutzea lehen Legazpi alderago zegoen. “Galdosko gurutzea” izenez ezagutzen zuten legazpiarrek. Argazkia atera zen unean bi “bolante” pasatzen ari ziren (idiek tira egindako gurpil handiko gurdiak).