Oporretan zehar ordutegia berezia izanda, Irailean bueltatzen da Junetorria ohiko ordutegira.
Junetorri zerbitzua doakoa dela gogoratzen da.
Junetorri zerbitzua 2012. urtean jarri zen martxan eta handik geroztik beharrei egokitzen eta hobetzen joan da. Azken hobekuntza gisa eta erabilera sustatzearren (4000 bidaiari hilabetean gaur egun) doako zerbitzua izatera pasatu zen uztailaren bukaeran.
Gaurtik aurrera bai autobusa eta baita ordutegia eta ibilbidea ere ohikoa izatera pasatzen dira. Udalak espero du legazpiarrok erabilera zentzudun bat egitea, beharra duten persona eta adinduen lehentasuna errespetatuz