pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Grabaketak egiteko diru laguntzak
02
Urr
2014

Grabaketak egiteko diru laguntzak

Urriak 31 arte

Urriaren 31ra arte eskatu ahal izango dira grabaketak egiteko diru laguntzak

 

Aurten, seigarrengoz emango ditu laguntzak Gazteria Sailak

 

Legazpiko Udaleko Gazteria Sailak 5 urte darama herriko musika taldeentzat diru laguntza programa bat bideratzen. Eta aurten ere, halaxe egingo du, seigarrenez. Diru laguntza jaso nahi duten musikariek, beraz, urriaren 31ra arteko epea izango dute eskaera egiteko, udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

 

Oinarri eta eskari orrirako sarbidea

 

Programa honen helburua, hain zuzen, musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da, eta horretarako, gehienez ere 1.000 euroko laguntza ematen zaie. Elbereth (2009), Hartu arte (2010), Yerko Ortiz (2011), Doinua Musika Eskolako Big Band eta D-Pintxos (2012) eta One Way Rock, Vancouver eta Deaf Squad (2013) taldeek jaso dute laguntza orain arte.

 

Trikornio txapelketa

Bestalde, Gazteria Sailak, Sorgintxulo taldearen bitartez, Trikornio txapelketa antolatu du datorren larunbaterako, irailak 27, Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan. Domingo Agirre eskolako pilotalekuan izango da, eta LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute.

 

Trikornio txapelketa, hain justu, hiru kirolen txapelketa da; alegia, futbola, eskubaloia eta saskibaloia. Eta kirola gauzatu bitartean, euskaraz hitz egitea izango da helburu nagusia. Goizean goizetik hasiko dira lehian.

 

Goizeko partidak, zehazki, 9:30ean hasiko dira, eta arratsaldekoak, 16:00etan. Ondoren, askaria izango dute. 

Albiste guztiak