pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Mugikortasun Iraunkorraren Astea
10
Ira
2014

Mugikortasun Iraunkorraren Astea

Irailaren 16tik 22rako astean izango da

Urtero bezalaxe, Legazpiko Udala Mugikortasun Iraunkorraren Asteari atxiki zaio, "Gure kaleak hobetzea: horra gure aukera" lelopean. Hilaren 16tik 22ra bitarte izango da, eta aste horren baitan, hainbat ekintza antolatu dira.
 
Irailaren 16an, esaterako, 18:30ean, Bizikleta Martxa egingo da, Korosti Txango‐txirrindularien Elkartearekin eta Telleriarteko Txirrindulari Elkartearekin lankidetzan. Laubidetik irten, eta Euskal Herria plazara arteko ibilbidea egingo dute parte‐hartzaileek. Nork bere bizikleta eta kaskoa eraman beharko ditu, eta amaieran, ogitartekoak eta fruta banatuko dituzte. Haurrek zein helduek parte hartu ahal izango dute. Haurrek, gainera, Txorronea parean sartu, eta plazara iristeko aukera izango dute. Martxa honen helburua, hain zuzen, gure eguneroko joan‐etorrietarako bizikletaren erabilera aldarrikatzea da.
 
Saria bizikletarentzat eta Junetorri doan
Irailaren 16tik 20ra bitarte, halaber, "ESKERRIK ASKO BIZIbiltzeagatik” kanpaina izango da martxan. Eguneroko joan‐etorrietan (erosketak egiteko, lanera edo ikastera joateko…) bizikleta erabiltzen duten pertsonak saritzea izango da helburu nagusia. Aldi berean, bizikletaren onuren berri emango diete herritarrei: osasuna hobetzen du, praktikoa da, ez dago aparkatu beharrik, azkarra da... Kanpaina hau Urola Garaiko beste udaletxeekin eta Uggasarekin batera antolatu eta finantzatu da.
 
Bestalde, aipatzekoa da ilaren 16tik 22ra, Junetorri autobusa doan izango dela. Herri barneko joan‐etorrietarako autoa erabiltzen duten herritarrei deia egin nahi zaie autoa aparkatuta uzteko eta udalerrian oinez ibiltzeko.
 
Dena den, aste hori ospatzea ez da Udalak mugikortasun iraunkorraren alde egiteko proposatzen duen bide bakarra. Besteak beste, espaloiak zabaltzea, Junetorri autobusa jartzea, oinezkoentzako bideak egitea, Juanastegira doan igogailua eraikitzea, Udalaren webguneko "autoa partekatu" zerbitzua eskaintzea eta hainbat sentiberatze ekintza egitea (esaterako, ingurumenari lagunduz gidatzeko ikastaroak, bizikleta eta auto elektrikoak probatzeko aukera, bizikleta martxa...) dira helburu hori betetzeko gauzatutako beste hainbat adibide.
 
Horregatik guztiagatik, Udaletik zein Legazpiko Agenda 21etik legazpiarrei deia egin diete Mugikortasun Astean, behintzat, herri barneko ohiko joan‐etorriak (lanera zein ikastera, erosketak egitera...) oinez, bizikletaz, patinetez zein Junetorriz egiteko. "Autoa mugitu gabe uzteko astea izango da. Saia gaitezen", adierazi dute.
 

Albiste guztiak