Agorreko Santikutzetan, Mugikortasun Iraunkorraren Astean eta Aizkorrin Barrena Mendi Martxan, hain zuzen
Iraila ekitaldiz jositako hilabetea izaten da, eta herritarren mesederako, Udalak Junetorri zerbitzu berezia eskainiko du hainbat egunetan.
Agorreko Santikutzetako larunbatean, irailaren 13an alegia, 10:30etik 15:15era eta 17:00etatik 21:47ra eskainiko du zerbitzua autobusak, eta ohiko ibilbidea egingo du.
Irailaren 16tik 22ra bitarte, bestalde, Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela tarteko, ohiko ordutegia eta ibilbidea izango ditu, baina DOAN izango da; izan ere, herritarrei deia egin nahi zaie autoa aparkatuta uzteko eta udalerrian oinez ibiltzeko.
Azkenik, irailaren 28an, igandea, Aizkorrin Barrena Mendi Martxa dela tarteko, Junetorri autobusa Brinkolatik aterako da 13:00etan, 14:00etan eta 15.00etan, ohiko ibilbidea eginda.
Bestalde, komenigarria da kontuan hartzea Aizkorri kalean egiten ari diren lanak direla tarteko, horiek amaitu bitartean, Txorroneako geralekua ez dela erabilgarri egongo. Ondorioz, Udaletik jakinarazi dute, haren ordez eta behinbehinean, Azokako edo Osasun Zentroko geralekuak erabili beharko dituztela herritarrek.