Abuztuaren 25etik irailaren 5era (biak barne) Brinkolazarretik aurrera doan pista ibilgailuentzat moztua egongo da 7:00-15:00 bitartean. Oinezkoak eta bizikletak pasa ahal izango dira. Trenbidean mantenu lanetan ari dira bigarren tunelaren sarreran (Brinkolazar ondoren dagoena) eta garabi bat jarri behar dute lanerako. 15:00etatik aurrera garabia baztertuko dute eta pasatzeko aukera egongo da hurrengo goizera arte.