Inaugurazio ekitaldi ofiziala irailaren 6an egingo da.
Hainbat hilabetetan lanean jardun ondoren, astelehenean irekiko ditu Legazpiko Udalak Agirre-Etxeberri parkearen ateak. Ireki aurretik, baina, hainbat egokitze lan egin dituzte. Batetik, Santikutz kalera ematen duten hormak boda dituzte, parkea bera zein eraikina guztion begietra gera daitezen; beheko aldean (Urola kalea), berriz, horma txikitu egin dute, helburu berberarekin.
Besteti, irrisgarritasuna bermatzeko, hainbat arrapala jarri dituzte. Eta ariketa fisikoa egiteko hainbat makina eta gailu dituen gunea ere atondu dute; bereziki adineko pertsonentzat.
Parkeak ordutegi irekia izango du; alegia, une oro egongo da irekita. Udalak jakinarazi duenez, eraikina egokitu eta musika eskola bertan jartzea da eman beharreko hurrengo pausua.
Parkearen ateak astelehenean bertan irekiko dituzten arren, inaugurazio ekitaldi ofiziala oporren bueltan egingo dute; zehazki, irailaren 6an, 18:30ean.