Uztailaren 11n hedabide jakin batzuetan Legazpiko legez kanpoko zabortegiaren inguruan kaleratutako informazioa ez dela zuzena argitu nahi du Legazpiko Udalak. Besteak beste, Noticias taldeak kaleratutako albistean, Legazpiko zabortegia dela‐eta, Bruselak Europar Batasuneko Auzitegian Espainia salatu duela azaltzen du. Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Ministerioarekin hainbat gestio egin ostean, informazio cvb xcv honen aurrean Udalak, aipatutako salaketa horren berri ez duela modu ofizialean jaso jakinarazi nahi die herritarrei. Horrez gain, Legazpin arriskurik gabeko hondakinentzako zabortegirik ez dagoela eta beraz, ez dagoen zabortegi hori ezin dela funtzionamenduan egon ere nabarmendu nahi du udalak.
Legazpiko Udalak oso larria deritzo Noticias taldeak informazioa herritarren artean kezka eta nahasmena sortzeko erabili izana.
Gertakari honen aurrean, herritarrei erantzun zintzo bat emateko beharra ikusi du udalak eta hori dela‐eta, herritarrei lasaitasun mezua helarazi nahi die. Udala Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza saila eta Espainiako Nekazaritza eta Ingurumen sailarekin harremanetan jarri da gaia argitzeko eta orain arte jasotako erantzun bakarrean oinarrituta, iturri ofizialen bitartez, ez duela inolako salaketaren berri jaso azpimarratu nahi du.