San Ignazio auzoko jaiak direla eta, joan zen urtean egin zen bezalaxe, astelehena, hilaren 28an, goizeko 8:00etatik aurrera, astelehena hilak 4 arte, San Ignazio 6 helbidearen parean karpa bat eta oholtza jartzeko, bidetarte hori moztu egingo da eta ezingo da bertan aparkatu.
Beraz, autoa erabiltzen duzuen bizilagunei honako hau jakinarazi nahi dizuegu:
San Ignazio 15-17tik eta San Martin auzotik IRTEN behar duten ibilgailuek Itxaropen auzotik joan beharko dutela.
Itxaropen auzoko bizilagunak Juanastegi kaletik sartuko dira eta Aiztonaga kaletik irtengo dira.
Asteartea hilak 22, Plazatxoan dauden zabor ontziak, San Ignazio 5ra mugituko dira.