Oraindik zuntz optikorik eta Wimaxik ez daukaten landa eremuetan bizi diren Legazpiarrek Euskaltelen satelite bidezko banda zabala eskuratzeko aukera izango dute. Horren inguruko informazioa herritarrei helarazteko, Euskaltelek bilera antolatu du, uztailaren 3an 19:30ean Udaletxeko Batzar aretoan. Bilerara deitutako herritarrei gutun bidezko gonbidapena helarazi dio Udalak.
Bertan, eskaintzaren inguruko xehetasunak emango dituzte.
Orain arte, herriko hainbat eremutan, ezinezkoa zen Internet konexioa izatea, edota izanda ere, konexio horrek gabezia handiak
izan ohi zituen. Arazo horiei irtenbidea eman diezaioke satelite bidezko banda zabalak.
Aipatutako batzarrean, bertaratutakoek beraien kezka eta zalantzak azaltzeko tartea izango dute.