Azken bi urteetan izan duen arrakasta ikusita, datorren ikasturterako ere Begirale Ikastaroa antolatuko du Legazpiko Udaleko Gazteria Sailak.
Dagoeneko eman daiteke izena, Gazteentzako Informazio Bulegoan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:30era (943 73 72 03 telefono zenbakia eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa).
Uztailaren 7an amaituko da izena emateko epea. Taldea osatzeko gutxienez 20 eta gehienez 25 gazte behar dira. Taldea sortuz gero, uztailaren 8an, 19:00etan, kultur etxean egingo den bilera batean adostuko dute egutegia.
Matrikulazioa, berriz, uztailaren 11tik 24ra bitartean egitea daukate aurreikusita. Parte-hartzaileek 18 urte beteta izan, edo ikastaroaren azken saiorako bete beharko dituzte.
Begirale titulu homologatua Legazpiko Udaleko Gazteria Sailak bultzatzen badu ere, Ikastolen Elkartearen Aisiola Aisialdiko Eskolak ematen du ikastaroa, Legazpiko udal eraikin batean (Gizarte Zentroa edo Kultur etxea), eta euskaraz izaten da.
Irailetik ekainerako iraupena izaten du, eta amaieran, Eusko Jaurlaritzak homologatutako "Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua lortzen dute. Baina horretarako, 200 ordu teoriko eta 120 orduko praktikak egin behar izaten dituzte; eta baita praktikei buruzko memoria bat ere.