Hauek izango dira Aizkorri kaleko obraren bidez egingo diren jarduerak:
-
Azpiegiturak berritzea: hodi biltzaile nagusia, hornidura-sarea, euri-urak, herriko argiak (LED), telefono-sarea eta gas-sarea.
-
Patrizio Etxeberria kaletik Garaguneradoan bide-tarteanzoladura berria jartzea.
-
Espaloiak zabaltzea eta 2,50 metrokoak egokitzea.
-
Eremu osoa altuera berean jartzea (Plataforma bakarra).
Obrak uztailaren lehenengo hamasbostaldian hasiko dira eta 4 edo 5 hilabeteko iraupena izango dute.
Obra guztiaren aurrekontua :638.214,38 €, horietatik 260.000€ Gipuzkoako Urak.