Legazpiko Udalak Legazpiko irudi korporatiboa eguneratzeko lehiaketa jarri zuen ekainean abian eta lanak aurkezteko epea aurreko ostiralean amaitu zen, guztira 13 lan aurkeztu direlarik.
Deialdi honen helburua logotipo eta irudi korporatibo eguneratu eta moderno bat egitea da, Legazpiko udalak irudi publiko bereizia izan dadin beste administrazio, erakunde eta enpresa batzuen, gizarte-ingurunearen, komunikabideen eta, oro har, gizarte osoaren aurrean.
Epaimahaia osatuta, asteazkenean hilak 18 eguerdiko 12.30etan elkartuko da hau batzar aretoan eta aurkeztutako 13 lanetatik, 2 edo 3 irabazle posible hautatuko ditu. Aukeratutako lanak legazpiarrei erakutsiko zaizkie ostegunean goizean, eta 18 urtetik gorakoek herri-bozketa baten bidez erabakiko dute horietatik zein den lehiaketaren irabazlea.
Epaimahaia honako partaideek osatuko dute:
- Mahaiburua:
- Amaia Aizpurua: alkateordea
- Epaimahaikideak:
- Miryam Galilea (EAJ-PNV)
- Edurne Gonzalez (EH Bildu)
- Oscar Valbuena(PSE-EE)
- Alberto Bezunartea (Berdeak)
- David Guerreiro: diseinu grafikoa. Arte zuzendaritza. Komunikazio korporatiboan eta publizitatean aditua.
- Txakel Urarte: Diseinu grafikoa. Argazkia eta irudia. Sortzailea.