Hegan egiteko gai diren ugaztun bakarrak dira saguzarrak, euren eskuak hegal bihurtu baitira. Gaueko ohiturak izateak eta iluntasunean norabidea aurkitzeko duten ahalmenak ekarri du tradizioz beldurra eragiten duten animaliak izatea.
Nolanahi ere, salbuespen arraroetan izan ezik, ez diote kalterik egiten gizakiari eta oso erabilgarri eta lagungarriak dira izurriteei aurre egiteko. Espezieen %70 inguru intsektujaleak dira, eta gainerakoetan gehienak, fruitujaleak edo nektarjaleak. Batzuek bakarrik jaten dituzte ornodun txikiak, hala nola igelak, karraskariak, hegaztiak, arrainak, beste saguzar batzuk edo, banpiroen kasuan bezala, odola.
Ugaztun interesgarri hauei buruz gehiago jakin nahi baduzue, familiei, Saguzarren gauera gonbidatzen zaituztegu, bertan erakusketa eta detekzio jardunaldia burutuko dugu:
Eguna: Irailaren 27a, ostirala
Elkargunea: Euskal herria plaza
Ordua: 19:30ean
Izena emateko azken eguna irailaren 24a izango da.
Oharrak:
-Familiei zuzendutako ekimena izango da
-Euria eginez gero bertan behera geratuko da.