pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Abuztuko datu meteorologikoak Legazpin
11
Ira
2024

Abuztuko datu meteorologikoak Legazpin

Batez besteko tenperatura 18,71ºC-koa izan da

 

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.

Datuen arabera, abuztuan 87,1 litro erori dira, eta iaz 77,6 litro izan ziren. 1946tik, batez bestekoa 69,82 l da, normalean urte osoan euri gutxien egiten duen bigarren hilabetea delarik. Azken hamarkada honetan, 55,73 litrokoa izan da batez bestekoa, askoz ere estuagoa. 

Horrela, uztailean 16 egunez euria egin du eta 10 egunetan ihintza izan dugu, bi ekaitz egunekin. Tenperatura maximoa 38,5ºC-koa izan zen abuztuaren 11n; minimoa, aldiz, 10ºC-koa izan zen abuztuaren 19an. Uztaileko batez besteko tenperatura 18,71ºC izan zen, abuztuko batez besteko tenperatura baino txikiagoa (18,91ºC), eta 2020tik 19,97ºC-tan dago.

Aurtengoa 2014tik erregistratutako tenperaturarik baxuena izan da.     


Datu orokorrak

Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.

Albiste guztiak