pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

AZKEN BERRIAK. Agorreko Santikutzak: irailak 13,14 eta 15
10
Ira
2024

AZKEN BERRIAK. Agorreko Santikutzak: irailak 13,14 eta 15

Txarangak eta Sukaldari lehiaketa

 

Agorreko Santikutz jaietako egitaraua banatzen ari da herriko postontzietan. Egitarauan jasotako hainbat  ekitaldiren xehetasunak finkatu dira eta horien berri ematera gatozkizue.

 

  • Irailak 13
  • 18:00etatik aurrera egingo den SARDINA JANA Urbeltz taberna inguruko aterpean egingo da.
  • 23:30etatik 01:00etara Latuna Bando Txarangak girotuko ditu erdiguneko kaleak.

 

  • Irailak 14
  • 23:00etatik aurrera Trapalata Txaranga izango dugu.
  • Azokan jokatuko den Sukaldari lehiaketan 15 taldek eman dute izena, inoiz baino gehiago, eta aurten prestatu beharko dutena, partaideek hala erabakita, Buztana saltsan izango da.

 

Albiste guztiak