pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kultura arloko Ikastaroak 2024-2025
05
Ira
2024

Kultura arloko Ikastaroak 2024-2025

Izen emateak eta informazioa Kultur Etxeko harreran.

 

Kultura arloko herriko hainbat eragilek ikasturte berrirako ikastaro eskaintza prest du eta iraila zein urrian martxan jarriko diren honako hauetarako izen ematea ondoren zehazten diren datetan egin ahal izango da Kultur Etxeko Harreran.

 

  • 9tik 19era: EGUR TALLA IKASTARORAKO IZEN EMATEA:Irailaren 23an hasiko da 24 ordutako ikastaro hau. Saioak astelehenetan izango dira. Bi ordutegi izango dira aukeran, 16:00-18:00 edo 18:00-20:00, biak arratsaldez. Txirbil elkarteak udalaren laguntzaz antolaturiko ekintza dugu honako hau. Ikastaroaren kostua 40€takoa izango da, eta hasten den egunean egin beharko da ordainketa.

 

  • 9tik 27ra: ESKULANETAKO IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian hasi eta ekainera bitartean eskainiko da, astearte edo ostegunetan 15:30eatik 18:00etara. Izen ematea Kultur Etxean. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 8

 

  • 9tik 27ra: PUNTU IKASTARORAKO IZEN EMATEA.  Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 17:30eatik 19:30eara. Izen ematea Kultur Etxean. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 8

 

  • 9tik 27ra: JOSTEKO LAN TXIKIEN IKASTAROA “Botoiak, barrenak hartu, kremailerak,…” Urrian hasiko da ikastaroa eta astearte edo asteazkenetan bi ordutako saioa, 14:30eatik 18:30eara bitartean aukeratzeko. Izen ematea Kultur Etxean. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Ikasle berrientzat bakarrik, plaza mugatuak: 6

 

  • 12tik 30era:BUZTINGINTZA IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Hastapenekoa izango da. Urriaren 14an hasiko da. Saioak, astelehenetik ostiralera 18:30eatik 20:30eara izango dira, ordu kopurua osatu arte. Izen ematea Kultur Etxean.40 €.  Xalinko Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 12.

 

Hauek ez dira ikastaro bakarrak izango.

Hala Arkatza Elkarteak datozen egunetan  hasiko ditu Marrazketa eta Pintura eskolak, irailaren 4an helduak eta irailaren 9an haurrak, eta oraindik tokia badagoenez, izen ematea zabalik mantenduko da tokiak bete arte.

Sustraiak Dantza Taldeanizen ematea egin bada ere, ateak irekita dituzte bertaratu nahi duten guztientzat. Gutxieneko adina 5 urte.

Iraila guztianKorosti Dantza taldean izena emateko aukera izango da: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 688852624 telefonora deituz.

 

Udalak antolatu edo/eta diruz lagundutako ikasturte guztiko ikastaro eskaintza www.legazpi.eus weborrian Ikastaroak-Kultura atalean aurkituko duzue.

Albiste guztiak