pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

AktiBATU ekintzetan ordutegi aldaketa
05
Ira
2024

AktiBATU ekintzetan ordutegi aldaketa

Biharko jokoak 11.00tan hasiko dira

 

Asteazkenean hasi ziren AktiBATU Legazpi! Proiektuaren lehenengo ekintzak, haurrentzako joko eta jolasekin, hauek Urbeltz pilotalekuan ospatu zirelarik eguraldia zela eta. Bihar berriro ere jokoak izango ditugu baina ordutegian aldaketa bat egongo da, parte hartzaileek egindako eskariari kasu eginez. Horrela, ostiraleko jokoak 11.00tan hasiko dira, Euskal Herria plazan elkartuz Mirandaolara joateko; eguraldi txarra balitz Urbeltz pilotalekuan izango dira.

 

Bestalde, arratsaldeko 20.00tan Zuhaitz Gurrutxagaren “FutbolisTok” emanaldia izango dugu Latxartegi Aretoan. Sarreraren prezioa 10€koa da. Aurretik erosteko:

 

 https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/eu

 

Azkenik, AktiBATU astea larunbatean goizean amaituko da herriko plazan aurrera eramango diren ekintza bereziekin.

Albiste guztiak