pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Matrikulatzeko epea zabalik helduen hezkuntzan!
04
Ira
2024

Matrikulatzeko epea zabalik helduen hezkuntzan!

Irailaren 13ra arte

 

Ikasturte honetan Legazpiko Helduen Hezkuntzako zentroan(Itxaropen auzoa, 10) ikasteko asmoa baduzu, irailaren 1etik 13ra arte matrikulatu zaitezke. Horretarako, Zumarragako Zelai Aristi Kultur etxean dagoen zentrora joan zaitezke, 943 72 40 67 telefonora (9:00etatik 13:30era) deitu dezakezu edo e-posta honetara idatzi dezakezu: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Helduen Hezkuntzak hezkuntza publikoa eta doakoa eskaintzen du eta hauxe da aurtengo eskaintza:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua (DBH)
  • Hizkuntzak: euskara eta ingelesa
  • Hasierako ikasketak eta alfabetizazioa
  • Informatika I. eta II. mailak

 

Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogoratzeko edo asmo berriei ekiteko.

Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!

Albiste guztiak