pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Behaketa astronomikoa Lakiolan
02
Ira
2024

Behaketa astronomikoa Lakiolan

Irailaren 7an, iluntzean, Aranzadi Zientzia Elkarteko astronomia taldeak gau horretako zeruko objekturik nabarmenenak erakutsiko dizkigu

 

Lakiolako zelaira igotzera animatzen direnek gertutik ikusi ahal izango dituzte ilargia, Saturno planeta eta bere eraztun handia, eta Eguzki Sistematik haratago dauden beste objektu batzuk, Aranzadiko lagunek ekarriko dituzten tamaina handiko teleskopioei esker.

 

Jarduera librea eta doakoa da, baina 50 lagunentzako lekua dago pertsona guztiek teleskopioaren bidez eroso begiratzeko aukera izan dezaten. Beraz, teleskopioa erabiltzeko aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.

 

Izen ematea

Albiste guztiak