pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

AktiBATU Legazpi proiektua abian da
30
Abu
2024

AktiBATU Legazpi proiektua abian da

Lehenengo ekintza, AktiBATU astea izango da irailaren 4tik 7ra

 

AktiBATU Legazpi datozen egunetan herrian martxan jarriko dugun proiektu bat da. Honen helburu nagusia, norberaren ongizatea eta osasuna sustatzea da, eta Legazpi erreferentziazko herri bat bihurtzea arlo honetan.

Gaur egun dugun errealitateak (sedentarismoa, aparatu digitalen gehiegizko erabilera…) sortzen duen kezka oinarri hartuta, herrigintzagatik eta indarrak batuz, egoera konplexu bati arreta jarri nahi zaio: Legazpi, osasun publikoa, eta mugimendua. Legazpi aktibo bat sustatu nahi dugu eta horretarako legazpiarrak aktibatu nahi ditugu.

Prozesuaren erdigunean MUGIMENDUA jarri nahi dugu eta hortik abiatuta agente ezberdinak saretu. Helburua lortzeko Kirol Klubak baliabide garrantzitsu bat dira, eta proiektuaren lehenengo pauso hauetan paper garrantzitsu bat izan dute, baina ez dira ez bakarrak ez nahikoak. Hortaz, poliki poliki proiektu honi agente desberdinak batzea izango litzateke ideia, gure bizi kalitatea hobetzeko nahiean:

- Gaixotasun kronikoen intzidentzia murrizteko, edota bizi dutenen bizi kalitatea hobetzeko

- Helduen mugikortasuna eta independentzia indartzeko

- Gazteen garapen egokia bermatzeko

- Herritarren egoera psiko-sozial-emozionala zaintzeko

- Nahitakoa ez den bakardadea gutxitzeko

Proiektu honen lehenengo pausoak irailaren 4tik 7ra bitartean emango dira ekintza desberdinekin.

 

Aktibatu zaitez, AktiBATU Legazpi!

 

Albiste guztiak