Aurten, berriro ere, Legazpiko herriak, 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskainiko die.
Bazkarira etorri nahi duten bikoteentzat, ezkonkideetako batek 80 urte edo gehiago izatea nahikoa izango da parte hartu ahal izateko.
Sarietarako, beharrezkoa da 80 urte beteta izatea.
Ospakizuna datorren irailaren 26an Azokan izango da honako programarekin:
- 12:30etan, Parrokian meza egingo da.
- 13:30etan, bazkaria izango da eta bertan adin handiena duen emakumea, gizona eta bikoteak omenaldia jasoko dute.
Dantzariek, ohorezko Aurreskua eskainiko diete, txistulariekin batera eta oroigarri moduan, opari batzuk jasoko dituzte.
- 15:00etan, Musika emanaldia.
Bazkariaren prezioa 17€koa izango da.
Izena emateko epea, irailaren 2tik 18ra bitartean Buztintegiko bulegoan Gizarte Zentroko lehenengo solairuan, 09:00etatik 11:00etara