pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Uztaileko datu meteorologikoak Legazpin
07
Abu
2024

Uztaileko datu meteorologikoak Legazpin

Batez besteko tenperatura 18,52ºC-koa izan da

 

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.

Datuen arabera, uztailean 23,6 litro erori dira, eta iaz 34,3 litro izan ziren. 1946tik, batez bestekoa 50,45 l da, normalean urte osoan euri gutxien egiten duen hilabetea delarik. Azken hamarkada honetan, 25,53 litrokoa izan da batez bestekoa, askoz ere estuagoa.       

Horrela, uztailean 14 egunez euria egin du eta 7 egunetan ihintza izan dugu, ekaitz egun bakar batekin. Tenperatura maximoa 36,5ºC-koa izan zen uztailaren 29an; minimoa, aldiz, 10,5ºC-koa izan zen uztailaren 3an. Uztaileko batez besteko tenperatura 18,52ºC izan zen, uztaileko batez besteko tenperatura baino txikiagoa (19,31ºC), eta 2020tik 19,39ºC-tan dago.

Aurtengoa 2014tik erregistratutako tenperaturarik baxuena izan da.     


Datu orokorrak

Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.

Albiste guztiak