pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak
07
Abu
2024

Eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak

Uztailaren 1etik urriaren 10era arte eska daitezke

 

Legazpiko familiek uztailaren 1etik urriaren 10era arte eska ditzakete eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak. Eskaerak udaletxean egin daitezke Herritarrentzako Arreta Bulegoan (ordutegia: 7.30-15.00) edo Udaleko webguneko Egoitza elektronikoan (TRAMITE INTERESGARRIAK atalean sartuta). Udalak dei berezia egiten du eskaerak Internet bidez egiteko.

 

5-6 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek edo tutoreek eska ditzakete laguntza horiek, baldin eta Lehen Hezkuntzako 1.mailatik Batxilergora edo Erdi-mailako Lanbide Heziketara bitartean matrikulatuta eta Legazpiko helbide berean erroldatuta dauden. Beste bizileku batean erroldatuta egoteko legezko arrazoiren bat dagoenean, egiaztatu beharko da.

 

Gogorarazi nahi dugu laguntzak udalerriko dendetan erositakoeskola-materialarentzako bakarrik direla. Ikastetxeetan egindako erosketak edo Legazpitik kanpoko denden fakturak ez dira kontuan hartuko. Ekipo informatikoak Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan erosi ahal izango dira.

 

Ekipo informatikoak erosteko laguntza bi urtekoaizango da. Hau da, aurten ezingo dute ekipamendu informatikoak erosteko laguntzarik jaso aurreko urtean horretarako laguntza eskuratu zutenek. Eskolako materiala erosteko laguntza urtero eskatu ahal izango da.

 

Laguntzen zenbatekoa familia-errentaren arabera izango da. Hala, Legazpiko dendetan, eskola-materiala erosteko laguntzak 70 eta 140 euro bitartekoak izan daitezke seme edo alaba bakoitzeko; eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan ekipo informatikoak erosteko laguntzak 100 eta 350 euro bitartekoak izango dira familia bakoitzeko.

 

Familia bakoitzak eskaera BAKARRA aurkeztuko du, eta bertan laguntza jasotzeko eskubidea duten familia-unitateko adingabe guztiak sartuko dira. Eskabide-ereduarekin batera, fakturak aurkeztu beharko dira. Fakturak diru-laguntza eskatu duenaren izenean egongo dira eta argi eta zehatz adieraziko dira erositako produktuak. Uztailaren 1etik urriaren 10era bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira.

 

Informazio gehiago:

 

Izapidearen fitxa

Ohiko galderak

Eskaera-orria

Albiste guztiak