pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gaur Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) Munduko Eguna
21
Eka
2024

Gaur Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) Munduko Eguna

Udaletxeko fatxada kolore berdez argituko da

 

Alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA) nerbio-sistema zentraleko gaixotasun bat da. Gaixotasunaren ezaugarri nagusia neurona motorren endekapen progresiboa da. Horren ondorioz muskuluak ahuldu egiten dira, paralisia gertatu arte iristen dena, gorputz-atal batzuetatik besteetara zabalduz.

Autonomia motorra, ahozko komunikazioa, irensketa eta arnasketa mehatxatzen ditu, baina zentzumenak, adimena eta begietako muskuluak bere horretan mantentzen dira.

Pazienteak gero eta laguntza handiagoa behar du eguneroko jarduerak egiteko, nahiz eta bilakaera desberdina izan kasu bakoitzean.

 

Legazpiko Udalak bere elkaratasuna adierazi nahi die gaixotasun hori duten pazienteei eta haien senideei, eta, horregatik, gaur udaletxeko fatxada kolore berdez argituko da.

Albiste guztiak