Ostiralean arratsaldean, ekainak 14, "Legazpi, topalekua" erakusketaren hasiera-ekitaldia aurrera eraman zen Amaia Aizpurua zinegotziaren eta Luis Chillida Lenbur Fundazioko lehendakariaren eskutik.
Lenbur Fundazioak antolatutako erakusketa honek eskualdeko elkarte eta ikastetxeetako 600 pertsona baino gehiagok elkarlanean egindako lan artistikoak aurkezten ditu.
Erakusketa Chillida Lantoki espazioan egongo da ikusgai ekainaren 28ra arte, ondorengo ordutegietan:
- Ostiralak: 17:00-19:00
- Larunbatak: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00
- Igandeak: 11:30-13:30