Urteko egunik berezienetakoak gainean ditugu,
eta ohiko ekitaldiek ez dute hutsik egingo aurtengoan ere. Horiez gain izango da besterik ere.
Ekainaren 21a, ostirala.
19:00: Sustraiak Dantza taldearen jaialdi ibiltaria. Erdigunean.
Ekainaren 22an, larunbata.
22:00: San Joan erronda Alaitasuna Errondailarekin. Santikutz Abesbatzako kideen laguntza izango dute gainera.
Ekainaren 23an, igandea, San Joan bezpera
11:00-13:00: Belar-lanak erakusketa biziaTelleriarten. Burdinola Elkarteak auzotarrekin batera antolaturik.
12:00Doinua Musika eskolako ikasle eta talde helduak, Burdinolaren ekimenez. San Migel Ermitan.
18:30: Armen Alardea abiatuko da Laubide kaletik.
22:30: San Joan sua piztuko da dantza eta musika lagun. Ondoren Erromeria. Euskal Herria plazan.
Eta ekainaren 23 eta 24ean ospatuko dituzte Telleriarten San Joan jaiak.