Ikasturte amaierarekin etorri ohi dira urtean zehar egindako lana erakusteko jaialdiak. Eta horixe da hain zuzen ere Sustraiak dantza taldeko dantzari txikiek prestatu duten jaialdian erakutsiko digutena.
Emanaldi hau urtez urte herriko gune desberdinetara eraman izan dute, eta aurtengoan San Inazioko plazan eskainiko dute, eguraldia lagun bada.
Euria balitz Azokan egingo lukete.