"La Cenicienta"
Les Ballets de Monte-Carlo
Jean-Christophe Maillot, Koreografia eta zuzendaritza.
Serguei Prokofiev, Musika
SARRERAK EROSTEKO
Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orriaren bitartez erosi beharko dute kontzerturako sarrera: http://www.kursaal.eus/eu
Sarrerak: 50 / 40 / 32 / 26 / 11 €
AUTOBUSEAN TOKIA HARTZEKO
Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
Legazpi: 943 737202 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Autobusa hartzeko tokia eta ordua:
Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (17:45)
Ordu Gaztea/Langabetuak:
langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da Legazpin: 943 737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
Izena emateko azken eguna(autobusa/ Ordu Gaztea): maiatzak 24.
Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu
(erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero).