pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

LGTBI fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da gaur
17
Mai
2024

LGTBI fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da gaur

Udaletxea ostadarraren koloreekin argiztatuko da

 
Herrialde askotan, oraindik ere, elkarrekin bizitzeko eta maitatzeko sexu bereko pertsonak aukeratzen dituztenek, jazarpena eta mehatxuak jasaten dituzte. Maiatzaren 17an, Legazpiko Udalak bere elkartasuna adierazi nahi die horiei guztiei eta babesa eskaini nahi du diskriminazio mota hori desagerrarazteko.
 
LGTBI kolektiboko pertsona asko (batez ere lesbianak, transexualak, adinekoak edo desgaitasuna duten pertsonak) ikusezinak dira eta ezkutuan bizi dira. Gainera, gaur egun, gure hirietako espazio publikoetan gertatzen ari diren eraso fisikoen gorakadak agerian uzten du askatasun errealik ez dagoela sexu- eta genero-aniztasuna berdintasunez eta diskriminaziorik gabe bizitzeko eta adierazteko.
 
1990etik gaur arte, asko aurreratu da legearen arloan helburu argi batekin: herritarren arteko berdintasuna lortzea, haien sexu-orientazioa eta/edo generoa edozein dela ere. Gure lurraldean, lege garrantzitsuak eman dira, eremu askotan LGTBI pertsonak gainerako herritarrekin parekatzen dituztenak. Horregatik, udaletxea ostadarraren koloreekin argiztatuko da gaur.
 
Erantsirik BERDINDU zerbitzuak (sexu- eta genero- aniztasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa eta arreta ematen duen zerbitzu publikoa) egin duen adierazpena.
 

ADIERAZPENA

 

Albiste guztiak