Bi saiotan jokatuko da Txapelketa Nagusia, eta Legazpikoa izango da lehen saioa.
- Maiatzaren 18an, arratsaldeko 5etan, Legazpiko Azokan,
D sailaren txanda izango da (2009 eta 2010 urteetan jaiotakoak).
14 dantzari arituko dira Legazpiko saioan, tartean Irune Azpeitia eta Maria Sanchez legazpiarrak.
3 dantza egin beharko dituzte:
Betronio handia, Desafioa edo Aurkez Aurkez eta Kontrapasa.
Gainera sariak banatu aurretik Sustraiak Dantza Taldeko gaztetxoek Zinta Dantza egingo dute.
Legazpiko saioan Goiz Deia Txistulari taldea arduratuko da musikaz.
- Maiatzaren 25ean, 17:00etan, Errenteriako Niessen Kultur gunean,
A sailean (2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoak) eta B sailean (2011,
2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak) sailkatuak arituko dira.
Han arituko dira Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko:
Araitz Mantxola eta Nora Lafuente A Sailean,
A saileko dantzariek Ormatxulo eta Agurra dantzatu beharko dituzte eta
Jon Alberdi, Araitz Berasategi eta Nora Escudero B sailean.
B sailekoek Hondarribia Handia eta Legazpi Zortzikoa.
Ikusi txapelketa honi buruzko txostena