Denok ditugu Legazpi gure herriaz harro egoteko arrazoiak: txoko berezi bat, sentimentu bat, festa bat, gure inguruko zerbait zehatza,….. Hori guztiokin partekatzera animatu nahi zaituztegu, zertarako? Harro egoteko hamabi arrazoi horiekin egin nahi dugulako 2025eko egutegia. Anima zaitez eta konta iezaguzu Legazpi herriaz harro egoteko zure arrazoia!
Ezinbestekoa izango da hainbat datu ematea: izena, abizenak eta NAN zenbakia. Ikasleen kasuan, ikasturtea eta ikastetxea gehitu beharko dira.
Epea: maiatzaren 31ra arte. Udaletxeko HAZ-en edo on-line.
Legazpiar bakoitzak hiru ekarpen egin ahal izango ditu; iradokizun guztiak jasoko ditugu eta gehien errepikatzen direnak aukeratuko ditugu.
Zu ere harro al zaude zure herriaz? “Legazpi herriaz harro” egoteko zure arrazoiak ezagutzea espero dugu.