Kultura zerbitzuko ikus-entzunezkoen programa maiatzera luzatu dugu aurtengoan Euskaltzaleen Topagunearen Laburbira Zirkuitora batu ahal izateko. 8 laburmetraia eskainiko dira.
LABURBIRA, Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen den euskarazko film laburren zirkuito ibiltaria da. Aurtengo LABURBIRA-ren ediziora 22 lan aurkeztu dira etahorietarik,8 film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen.
Orotara, 87 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak.
Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak:
-DENA ASMATUTA DAGO (Jone Arriola)
-KATALINAREN ZORIA (Guillermo Ordás)
-ERRO (Amaia Lejarreta)
-BABESA (Ander Iruretagoyena)
-MUNDU BERRI BAT (Mikel Alvarez)
-ZIRRARA (Ane Cuesta)
-TALKAK (Ilune Diaz eta Jordi Nuet)
-BETIZU BURU (Kim Maiteny)
Hastapenetik, Laburbira zirkuituak bi helburu nagusi hauek izan ditu: batetik, euskarazko sortzaileen lana ezagutzera ematea. Bestetik, herritarrei gurean eta euskaraz sortutako lanak ikusteko aukera ematea.
Nabarmentzekoa da LABURBIRA-ra aurkeztutako lanen maila eta aniztasuna, askotariko lanak baitaude bilduman, edukiz zein estiloz. Guztiak ere, hori bai, gaur egungo zinemagintzaren ispilu.
Esan bezala, maiatzaren 10ean, ostirala, 19:00etan ikusi ahal izango ditugu Legazpin, Kultur Etxeko Areto Nagusian, aurten herriz herri dabilen 8 film laburren sorta. Legazpikoa izango da gainera azkenetako aukera laburmetraia hauez gozatu ahal izateko. Sarrera doakoa izango da.