pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Prest dago udalaren udako ikastaro eskaintza!
07
Mai
2024

Prest dago udalaren udako ikastaro eskaintza!

Uztalai, marrazketa eta kirolak

 

Ohi bezala, Santikutz jaiak pasa eta gero, Legazpiko udaleko zerbitzu ezberdinek udan eskainiko dituzten ikastaroen berri ematen dute eta, horrekin batera, izena emateko epea irekitzen dute.

 

Maiatzaren 6an irekiko da Uztalai, udaleku irekietan izena emateko epea. Maiatzaren 20an, marrazketa ikastarorako izen-ematea irekiko da eta ekainaren 3an, udako kirol jardueretakoa.

 

Azken urteotan egin den moduan, eskaintza osoa biltzen duen liburuxka argitaratu du udalak. Familiek ikastetxeen bidez jasoko dute horren berri. Kiroldegian, udaletxean eta kultur etxean ere eskuragarri egongo da.

 

Ikusi 2024ko liburuxka

Albiste guztiak