pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sukaldaritzaren belaunaldien arteko 3. topaketa ekainaren 1ean
06
Mai
2024

Sukaldaritzaren belaunaldien arteko 3. topaketa ekainaren 1ean

Izena emateko epea maiatzaren 24ra arte izango da

 

Legazpiko Udala, Aldundiarekin batera, belaunaldien arteko harremanak indartzearen garrantzia lantzen jarraitzen du, etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko. Hori dela eta, aurten Buztintegik, 3. Topaketa Gastronomiko desberdin hau antolatuko du. Bertan parte hartuko duten taldeak belaunaldi artekoak izango dira eta Azokan prestatutako platerak Gizarte Etxean dastatuko dira. Epaimahaia ere belaunaldi artekoa izango da eta mota honetako lehiaketetan ematen diren irizpideez bestelakoak hartuko dira kontuan, hala nola originaltasuna, aurkezpena, taldearen giroa eta garbitasuna.

 

Beraz, Belaunaldien arteko sukaldaritza 3. topaketa ospatuko da:

  • Eguna: Ekainak 1, larunbata
  • Ordua: 12:00etan
  • Lekua: Azokan.
  • Platera: MUNDUKO ARROZAK

OINARRIAK:

  • Hiru pertsonako taldeak, haien artean 25 urteko aldea dutenak (gutxi gorabehera)
  • Talde bakoitzean gutxienez emakume bat egongo da
  • Pertsonek banaka eman ahal izango dute izena, edo taldea osatuta.
  • Taldeek 30 € izango dituzte erosteko, 250 gramo arroz eta gehitu beharreko osagaiak
  • Izena ematea: Maiatzaren 6tik 24era, Buztintegin 9:00etatik 11:00etara edo Udalaren ohiko lekuetan: Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, LegazpiOn aplikazioan edo Udalaren webgunean.

Esperientzia desberdin batez gozatzeko gogoa baduzu, 25 urtetik gorako eta/edo beherako pertsonekin taldea osatu dezakezu, baita harremanik ez duzun pertsonekin ere. Ez izan zalantza eta eman izena egun dibertigarri eta desberdin batez gozatzeko. Zure zain gaude!!

Albiste guztiak