Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna urtero ospatzen da apirilaren 26an 2008az geroztik, hainbat herrialdetan; besteak beste, Espainian, Ekuadorren, Venezuelan edo Perun. Egun hori ospatzearen helburua lesbianen eskubide- eta aukera-berdintasunaren alde borrokatzea zeinen garrantzitsua den aldarrikatzea da, batez ere espazio publikoan.
LGTBI kolektiboak erabat garrantzitsua dela azpimarratzen du emakumeek pairatzen duten diskriminazio bikoitza ezabatzea. Lehenik, generoagatik, eta, bigarrenik, sexu-orientazioagatik; halaxe saltzen du Nazio Batuen Erakundeak (NBE). Erakunde horren arabera, gaur egun lesbianek jasaten dituzte kultura-arau jakin batzuek eragindako aurreiritzi eta estereotipo diskriminatzaileak. Jarrera eta eskema sozial horiek haien aurkako indarkeriazko portaerak sustatzen dituzte. Horregatik, ostiral honetan, udaletxeko fatxada ARROSA kolorez argituko da.