Apirilaren 29tik aurrera, ordutegi berri bat jarriko da indarrean Irun – Brinkola aldirietan, Adifek trenbide-azpiegituran egingo dituen obren ondorioz.
Ordutegi berriak ordutegi-eskaintza murriztea dakar, bide bakarra eta abiadura-muga ezarriko baitira Hernani eta Donostia artean, Andoain-Irun tartean bidaiaren denbora luzatuz.
Renferen hasierako proposamena, Legazpirako, hau zen:
gutxienez bi urtez tren-zerbitzua kentzea (obrak iraungo du), eta herritarrek Zumarragaraino joateko autobusak erabiltzea. Proposatutako lehen neurri horren arrazoia zen, ibilbide-denborak murrizte aldera, trenek buelta ematea Zumarragan, Brinkola-Legazpin eman beharrean. Horrek Legazpi bi urtez aldiriko zerbitzurik gabe uztea suposatzen zuen. Planteamendu horren berri izan ondoren, Eric Galvez alkateak Verónica Portell eta Txema Riñón Renfeko arduradunekin negoziazioak hasi zituen, ahalik eta konponbiderik onena bilatzeko. Hainbat astetako negoziazioen ondoren, erabaki da eragina beste udalerri batzuetako berbera izatea, eta, horrela, Legazpiko aldiriko zerbitzua mantentzea; izan ere, Udalaren ustez, herritarrentzat beharrezko eta ezinbesteko zerbitzua da. Horrela, zerbitzua mantenduko da, ordutegietan aldaketa batzuekin.
Plaza-eskaintza bikoiztu egingo da Brinkola eta Irun arteko tren batzuetan, ordutegi berria indarrean sartzeak ekarriko duen maiztasun-murrizketa minimizatzeko. Bestalde, Luze eta Erdi distantziako trenek ez dute maiztasun-kopurua aldatuko bi noranzkoetan, baina bai aldaketa txikiak bidai denboratan.
Udaletik, Verónica Portell eta Txema Riñón Renfeko arduradunek prozesu honetan izan duten borondate ona eskertu nahi dugu.
Ikusi ordutegi berria (apirilaren 29tik aurrera)
Ordutegi-aldaketa guztiak renfe.com webgunean kontsulta daitezke.