Herritarrei jakinarazten zaie apirilaren 22tik 29ra bitartean, biak barne, Udalean kontsultatu ahal izango direla egoiliarren erroldan indarrean dauden hauteskunde-zerrendak, europar hauteskundeetako.
Zerrendak agerian jartzearen helburua da hautesleek beren errolda-datuak erroldan behar bezala agertzen direla egiaztatu ahal izatea.
Kontsulta bitarteko informatikoen bidez egin ahal izango da, interesduna identifikatu ondoren. Kontsulta egin ahal izango da:
- Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, interesduna identifikatu ondoren, interesdunen identifikazioa, titularraren argazkia agertzen den NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren bidez egingo da.
- Bitarteko informatikoen bidez (online)
Ziurtagiri digitala beharrezkoa da
*BakQarekin kontsultatu behar badezu, ezin da zuzenean erabili,
Euskal Administrazio kanpoko edozein egoitzekin gertatzen den bezala. Arazo hau sahiesteko “BakQ txartel birtuala” izeneko software bat jartzen du IZENPEk eskura ondorengo loturan:
Hau instalatu ondoren saioa hasi behar dugu BakQren datuekin eta jada Izenpeko lainoko ziurtagiri hau eskura izango dugu INE edo beste edozein egoitzetan identifikatzeko. DGT, Gizarte Segurantza edo beste Estatuko administrazioetarako ere baliagarri da hau.