Atzo goizean, UZTALAI udaleku irekietarako zuzendari, begirale eta zaintzako begirale gisa lan egiteko izena eman duten izangaiak aukeratzeko Epaimahaia bildu zen.
Hiru oinarrietan jasotako merezimenduak baloratu eta ezarritako baremoa aplikatu ondoren, behin-behineko zerrendak osatu dira.
Kontratatu beharreko begiraleen kopurua haurrak matrikulatzeko epea maiatzaren 19an bukatu eta haur-taldeak osatu ondoren jakingo da.
Behin-behineko zerrenda behin betikoa izango da datorren asteartean, apirilaren 30ean, aurkez daitezkeen alegazioak aztertu eta egon daitezkeen zalantzak argitu ondoren.