San Ignazio auzko 2-4an dagoen txakurrentzako aisialdi-parketaren erabilera-arauak ez direla behar bezala betetzen antzeman da.
Txakurrek parkearen barruan egiten dituzte beren beharrak, baina animalien jabeek ez dituzte haien gorotzak jasotzen. Hortaz, jokabide hori udal-ordenantzaren arau-haustea dela gogorarazi nahi dugu.
Udaltzainek kontrolatu egingo dituzte horrelako jokabideak, erabiltzaile guztiek aisialdiko esparru horien aprobetxamendu egokia egin dezaten, era horretako espazio batean izan beharreko errespetua eta bizikidetza zainduz.
Beraz, animalien udal ordenantzaren 25. artikuluan jasotakoaren arabera, txakurraren gorotzak ez jasotzeak 50 eta 300 euro arteko isuna ekarriko duela gogorarazi behar dugu.
Ikusi Animaliak edukitzeari eta babesteari buruzko duen Udal ordenantza