Datorren apirilaren 17an, 19:00etan, Legazpiko Kultur Etxean, "Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Eguna" antolatzeko lehenengo bilera egingo da, Hotz elkartearen eta Legazpiko Udalaren eskutik.
"Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Egun" horretan, janari-, artisautza-, jolas-, dantza- eta musika-postuak jartzea da gure asmoa, herrian elkarrekin bizi diren kultura guztiak irudikatuz.
Horrela, bilera honetara gonbidatzen zaituztegu ideiak partekatzeko eta denon artean egun polit bat antolatzeko.
Animatu eta parte hartu.