Maiatzaren 3an plazan eta kalean egingo den larrain-dantza, eta maiatzaren 11an, larunbata, egingo den Kapela Dantza egun guztiko ekitaldian,
parte hartzeko ikastaro-entsegu irekiak martxoan hasi baziren ere, oraindik garaiz zaude pausoak ikasi eta bi ekitaldi herrikoi horietan parte hartzeko.
Saioak:
- asteazkenetan 20:15ean eta
- larunbatetan 17:00etan egingo dira
Sustraiak Dantza Taldeak duen lokalean.
Adin guztietako herritarrei irekita dago eta ahalik eta herritar gehienek parte hartzea da helburua.
Anima zaitez!