Maiatzaren 2an, osteguna, 14:00etan egingo da aurtengoan ere haur txikiak dituztenen famili bazkaria, jaiak famili giroan bizi asmoz.
Ohi bezala norberak eraman ahal izango du bazkaltzeko behar duena, baina aurtengoan ere, Lekanazpi elkarteak menua prestatuko du: Haragi paella.
Tiketak aurrez jarriko dira salgai 4€tan:
- Gurrutxaga
- Karibe Zaharra
- Maiatza
tabernatan apirilaren 24ra arte.
Edariak eta bazkal ondorengoak norberaren kontu. Udalak mahaiak, aulkiak, eta ondoren dena txukun uzteko edukiontziak jarriko ditu bazkaltiarren eskura.
Eguna borobiltzeko izango dira familia giroan gozatzeko ekitaldi gehiago ere goiz eta arratsaldez.