pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Martxoko datu meteorologikoak Legazpin
06
Api
2024

Martxoko datu meteorologikoak Legazpin

Batez besteko tenperatura 10,57ºC-koa izan da   

 

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.
Datu horien arabera, martxoan 133,00 litro erori dira, hau da, martxoko bataz bestekoa baina pixka bat gutxiago, hau 143,29 litrokoa izanik 1946tik.   
Urteko pilaketa 496,70 litrokoa da; 2023an egun horietan 347,50 l bildu ziren. Beraz, 2019tik izandako euri-daturik altuena da.        
Horrela, martxoan 18 egunez euria egin du eta 8 egunez ihintza izan dugu. Tenperatura maximoa 24º-koa izan zen, martxoaren 19an; minimoa, berriz, 0,5ºC-koa, martxoaren 3an eta 5ean. Martxoko batez besteko tenperatura 10,57 ºC-koa izan zen, hilabete honetako batez bestekoa baina pixka bat altuagoa izanik (9,18 ºC), nahiz eta 2020tik 10,32ºC-tan kokatu.


Datu orokorrak
Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.

 

 

Albiste guztiak