Joan den asteko tipi tapa berezia izan zen, izan ere,
ohiko taldeez gain (Nagusilan, Buztintegi, Garagune eta Meazti) Legazpiko hiru ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten jardueran; hau da, Domingo Agirreko 11 urteko ikasleek, Haztegiko 15 urteko ikasleek eta Olazabalgo (Gela Egonkorra/ ZIG gela) ikasleek.
Ohiturari eutsiz, ibilaldia egin ondoren, parte-hartzaileek hamaiketakoa egin zuten Gizarte Zentroan, musikaz lagunduta. Elkarrekin egoteko, elkar ezagutzeko eta egunerokotasunetik kanpoko pertsonekin harremanak sortzeko helburuarekin.
Era berean, gogoan izan behar dugu, belaunaldien arteko jarduera dela, adin desberdinetako pertsonak elkartzen baitira elkarrekin aritzeko.
Bukatzeko, egoera fisikoa zaindu eta harreman sozial osasuntsuak sortzeko balio duen ekimen honetara gonbidatzen zaituztegu.